XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainiako Hezkuntza-ministroa, Solana jauna, Ingalaterran bizi izan zen garai hartan, eta badirudi esperientzia horretan oinarritu dela Espainian hezkuntza-erreforma bultzatzeko.

Ingalaterran eskola ulerkorrek hezkuntza publikoko ikasleen % 85 hartzen dituzte.

Hainbat faktore ekonomiko, sozial eta politikoren eraginez, 70eko hamarkadan debate zabala izan zen hezkuntzari buruz eta herriaren garapen ekonomikoan hezkuntzak zuen eraginari buruz.

Bigarren mailako hezkuntzan zientziak, matematikak eta hizkuntzak ikasle gutxik ikasten zituztela behatu zen, eta horretan ikusi zen beste herrialdeen aldean Ingalaterrak zeukan garapen ekonomiko urriaren kausa.

Konponbidea Nazio Curriculuma ezartzearen bidetik etorri zen lehenik; bigarrenik, oinarrizkoampamp;sup14; Back to basics. kontsideratzen denerako joera, hau da, idatzi, irakurri eta aritmetikarako joera hartzea izan zen; eta hirugarrena, irakaskuntzaren estrategia modernoen baztertzea.

Nazio Curriculuma aurrikusi zen 1944ko Legean ere, baina ministroak curriculuma gauzatzeko ahalmena erregioetako administrazioen esku utzi zuen.

Normalean, eskola bakoitzaren esku utzi zen erabakia eta lehen mailako hezkuntzan erabakiak irakasleen esku geratu ziren askotan.

Praktikan alderdi asko azaldu zituzten amankomunean lehen mailako hezkuntzako eskolek (Campbell 1994).

Bigarren mailako hezkuntzan ere amankomuneko gauza asko egon ziren, adibidez, derrigorrezko hezkuntzako azken bi urtetako irakasgaiak aukeratzeko adina.

Asignaturen eskaintza irakasle eta ordutegien araberakoa izaten zen.

Ezin izaten zen beti, irakasle-faltagatik edo ordutegi-arazoengatik, nahi adina irakasgai eskaini.

Eskola gehienek behartu egiten zituzten ikasleak irakasgai jakin batzuk hartzera, adibidez, matematikak, hizkuntza, literatura, zientzietako bat eta gizarte-gaietako bat.

Hala ere, aukera aldatu egiten zen eskola batetik bestera.

Horrek esan nahi zuen, gerta zitekeela ikasle batek, praktikan, zientzia, hizkuntza edo historiako ikasketarik ez egitea.